Menú

ADRAtan, Urduñako kultur elkartea

ADRAtan, Urduñako kultur elkartea

ADRAtanADRAtan, URDUí‘Ako kultur elkartea, 2010eko irailean hasi zen jardunean. Bertako kideak oso kezkatuta daude, Urduñako eta inguruko (Larruazabalgo Herri-batzarra / Arrastariako bailara / Saratxo-Lekamaña) oraintsuko historia galdu egin daitekeelako.
Hona hemen bere lehentasunezko helburuak:
1) Urduñako oroimen historikoari eustea.
2) Hiriko eta inguruko bizimoduen, ohituren eta aztura tradizionalen ikerketa sustatzea.
3) Eskualdeko ondare historiko eta kulturalaren ikerketa sustatzea eta zabaltzea.
4) Taldearen helburuak kontuan hartuta, premiazko zeregina informazioa arakatzea dela erabaki dugu. Zoritxarrez, apurka-apurka badoazkigu antzinako bizimoduak eta tradizioak bizi izan zituzten biztanleak.
Hartara, hasieran, “barruko jarduerak” izeneko lanetan arakatu dugu informazioa:
a) 1940tik 1970era, Urduñako ogibideen erroldaren azterketa.
b) Garai bereko nekazaritzari eta abeltzaintzari buruzko informazioaren bilketa.
c) Hiriko igeltseroei buruzko ikerlana.
d) Hiriko zapatagintzaren berreraketa XX. mendean.
e) Hiriko eguneroko bizimoduko zenbait faktoreri buruzko agiri grafikoen bilketa (argazkiak, dokumentuak…).
f) 1940tik 1970era, “El Correo” argitalpenean agertutako albisteen hautaketa eta sailkapena.
g) Ahozko lekukotasun etnografikoen transkripzioa, 2011ko maiatzaren 23tik 29ra Urduñan egindako erakusketatik aurrera.
h) Urduñako, Larruazabalgo eta Arrastariako aldaba, antzinako ate eta burdineria interesgarriei argazkiak ateratzeko prozesua.
Bestetik, bizimoduak, ohiturak eta azturak ere zabaldu eta jakitera ematen ditugu, baita inguruko ondare historiko eta kulturala ere. Horretarako, biltzen ari garen materiala jartzen dugu partikularren eta zenbait elkarteren esku. Ekintza horiek “kanpoko jarduerak” dira, eta honako hauxe garatu dugu bertan:
a) ADRAtan kultur elkartearen aurkezpena, 2011ko maiatzaren 23an.
2011ko maiatzaren 23tik 29ra elkartea aurkezteko egindako erakusketa.
b) Zenbait ogibidetako ahozko lekukotasunen grabaketa: zapataginak, abarketagileak, nekazariak, abeltzainak, txerri-hilketak, musikariak, gozogileak, kirolariak, Renfe…
c) Urduñako eta inguruko gaiei buruzko “IZAN ZIRELAKO GARA” erkapenezko argazki-erakusketa, 2012ko azaroaren 3tik 11ra.
d) Javier Aspuruk Francisco de Mendieta y Retes margolariari eta Urduñarekin daukan lotuneari buruz emandako hitzaldia, 2013ko urtarrilaren 24an.
e) Olaranen laguntzaz, Félix Muguruzak Sopeñako Bideari buruz emandako hitzaldia, 2013ko ekainaren 22an.
f) Ramón Salazarren laguntzaz, Garia Jotzeko Jardunaldia, 2013ko abuztuaren 10ean.
g) 2013. urtean hiru fasetan egindako “JOLASTEN GENUEN MODUAN JOLASTU NAHI DUZU” proiektuaren garapena.
h) SALVAGORO elkarteak 2014ko irailaren 23an emandako “Salbada mendizerrako artzaintza” hitzaldia.

Comentar

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Comentarios recientes

octubre 2018
L M X J V S D
« Sep    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Archivos